Ongi etorri Galdakao Txirrindulari Elkartearen webera.
Tresna hau txirrindularitza, kirolari zein ikusle bezala, gustoko duten guztientzako ate irekia izatea nahi genuke.
Gure jarduera, lasterketa, irteera zikloturista, txango, argazki, bideo eta abarrei buruzko informazioa aurkituko duzu bertan; foroetan parte hartu ahal izango duzu, klubeko bazkide izan, federazioko lizentzia eskatu, arropa erosi…
Txirrindularitza elkarte hau fundatu zen 1980.
Urte hasieratik, eta lehenago Club Ciclista Elexalde izenarekin, txirrindulariak sortu eta bertora etorri diren hainbat txirrindulariren harrera-leku izan da Galdakao, lehiaketa garrantzitsuak jokatu diren herria izan delarik. Halaxe izaten jarraitzea nahi genuke.
Horretarako dugu lokala guztien esku Santi Brouard plazan.
Ostegunetan, 20:30etik aurrera talde bat aurkituko duzu bertan, zure kezka berdinak dituena eta lagunduko dizuna.
Parte hartu.